Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Lesakan jokatu zen rallysrpinta eta aurten ere Ramon Apalantzak eskuratu zuen garaipena. Errezilgo gidaria izan zen saio guztietan erlojua gelditzen azkarrena eta berak eskuratu zuen proba. Sakandarrei dagokionez, sailkapen orokorrean Iban Lopez gidaria eta Aritz Azpiroz laguntzaileak 16. bukatu zuten eta Sergio Ondarra, Arkaitz Irigoien laguntzaile zuela, 29a. Antolakuntzak bi norabideetan bitan egin beharreko zirkuitua prestatu zuen, guztira 37,6 km kronometratu. Lesakako rallysprinta baina, Nafarroako Rally Txapelketarako azken proba puntuagarria izan zen, junior mailan; baita Lesakako eguzki Sportek antolatutako Renault Turpo Koparako azken proba ere. Turbo kopaRenault Turbo Kopako Lesakako azken proba horretan Lopezen eta Azpirozen kotxea azkarrena izan zen, beraz puntuatzen lehena. Ondarra eta Irigoien berriz, asteburukoan 4.ak izan ziren. Kopako sailkapen orokorrean Lopez eta Azpiroz 4. postuan geratu dira, Sergio Ondarra eta Arkaitz Irigoien, aldiz, 14.ean. Azken bi hauek ez dute kopako proba denetan parte hartu. Hala ere, azpimarratzekoa da Egueseko proban erdietsi zuten garaipena. 2007ko Turbo kopa 8 probek osatu dute eta Iban Lopez eta Aritz Azpiroz ere horietako 3tan baino ez dira aritu. Izan ere, 2. proban, Fiteron, autoa matxuratu zuten eta konponketa lanak zirela eta, lehiatu gabe geratu ziren. Hala ere, aipagarria da 3 horietatik 2tan garaipena erdietsi dituztela. Lopezek kontatu digunez "denboraldi zaila izan da matxuraren ondorioz". Hala ere, olaztiarra pozik agertu da "gutxi lehiatu arren postu polita erdietsi dutelako". Azkenean "Salmen Etxeak emandako laguntza eskertu nahi izan du" Iban Lopezek. Aurtengo denboraldia atzean utzita, orain lehiakide sakandarrak hurrengo urteari begira daude. Urtarrilerako dena prest izan beharko dute eta horretarako, ezer baino lehen, babesleak bilatzeko lanari ekingo diote.