Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
150 pertsonen aurrean kantatu zuten bertsolariek larunbatean, giro ederrean. Erika Lagoma eta Julen Zelaieta izan ziren erregularrenak. Bertsolari urdiaindarrari dagokionez, Oier Lakuntzak bertso politak bota zituen baina jarraipena falta izan zuen. Ondorengo bi final-aurrekoetan zer gertatuko den zain egon beharko du Oierrek, baina oso zaila du finalerako txartela lortzea. Bigarren finalaurrekoa Lekunberriko kiroldegian jokatuko da larunbatean, 18:00etan. Hartan ez du bertsolari sakandarrik parte hartuko, bai, ordea, azken final-aurrekoan, martxoaren batean Berako kultur etxean jokatuko denean. Han Eneko Lazkoz izanen da kantuan.