Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domekan bere burua aurkeztu zuen Burunda Txirrindulari Taldeak eta aukera hori baliatu zuen klubean sortutako txirrindulari bat omentzeko: Iker Flores. Urdiaindarra sasoian egon arren, ez du txirrindularitzan jarraitzeko talderik opatu eta 9 denboraldiren ondoren txirrindula uztera behartua izan da. Hala ere, lanik ez zaio faltako, aurreko larunbatean aita izan baitzen.Burunda Txirrindula Taldeak Ikerrek klubean eta klubetik kanpo egindakoa txalotu eta eskertu nahi izan zion eta oroigarri gisa erloju bat oparitu zion. Iker eskertuta azaldu zen. Gogora ekarri zuen 7 urterekin hasi zela Burundan eta bere "bizitzako unerik onenak" han pasa zituela. Iker bildutako jendeari zuzenduz, tartean txirrindulari gaiak, esan zuen: "disfrutatzen erakutsi zidaten eta disfrutatu egin nuen. Jendea ezagutzeko aukera ere eman zidan Burundak. Afizionatu mailan lehiakorragoa zen, baina klubaz oroitzapen ederra dut". Orain arte Burundan ibili diren guztiendako txaloak eskatu zituen Ikerrek. Omenaldiagatik eskertua azaldu zen.Domekakoa ez da Ikerri eginen dioten omenaldi bakarra. Urdiaingo txirrindulariaren ibilbidea gaur ere goraipatuko du Nafarroako Txirrindulari Federazioak.