Pablo Urtasunek Portugalen hasi du denboraldia

Guaixe 2008ko otsailaren 22a

Sakanako txirrindulariek bata bestearen atzetik ari dira ematen hasiera denboraldiari. Gorka Verdugo eta Imanol Erbiti izan ziren lehenak, Mallorcako itzuliarekin. Ondoren, hiriberriarrak eta Arrietak Mediterraneoko itzulirako bidea hartu zuten. Jorge Azanza, berriz, Andaluzian izan dugu egun hauetan. Orain, berriz, Pablo Urtasunek hartu du txarra.Txirrindulari urdiandarra Algarveko Itzulian dago egun hauetan. Asteazkenean hasi zen itzulia eta igandera bitartean badu lana. Lehenengo bi etapen ondoren, 155. tokian dago Sakanako txirrindularia, Förster liderrarengandik 6:51ra.Gaur, 207 kilometro dituzte egiteko txirrindulariek, Vila de Santo Antonio eta Loule artean.