Pablo Urtasunek ez zuen itzulia amaitu

Guaixe 2008ko otsailaren 25a

5. etaparen ondoren, atzo amaitu zen Algarveko itzulia. Asteazkenetik hasita, era guztietako etapak gainditu behar izan dituzte txirrindulariek, etapa lauak, etapa luze eta menditsuak, nahiz erlojuz kontrakoak. Quick Step taldeko Stijn Devolverrendako izan da itzulia. Belgikarrak 19 ordu, 42 minutu eta 59 segundo behar izan ditu bost etapak amaitzeko.Portugalgo Liberty Seguros taldeko Pablo Urtasun izan da Sakanako ordezkari bakarra. Lehen lau egunen ondoren, sailkapen orokorreko 109. postuan zegoen urdiaindarra, liderrarengandik 12:04ra. Baina atzokoan, azken etapan, ezin izan zen helmugara iritsi. Bere taldekide Hector Guerra, podiumetik gertu geratu da, 4. tokian, liderrarengandik 0:33ra.