Pablo Urtasun Laudion bosgarren

Guaixe 2008ko martxoaren 31

Euria izan zen eguneko protagonista Laudioko Sari Nagusiaren 59. edizioan. 175,5 kilometroko lasterketan, ihes saiakera andana egin zituzten txirrindulariek, baina 3. portura arte, ez zuten arrakastarik eduki. Malkuartu gainean tropel nagusitik alde egitea lortu zuten 18 txirrindularik, Portugalgo Liberty Seguros taldeko Pablo Urtasun urdiaindarra tartean. Bere taldekide Hector Guerrak atzean utzi zituen iheseko lagunak azken aurreko portuan, Garateko portuan. Aldeari eutsi eta berarendako izan zen garaipena. Pablo Urtasun iheslarien taldean sartu zen, irabazlearengandik minutu batera. Bikain aritu zen urdiaindarra. Tropel nagusia 6 minutura iritsi zen helmugara. Taldeka ere, sakandarrarena izan zen onena.Urtasunek ezin izanen du Lizarrako lasterketan parte hartu Lizarrako txirrindulari taldeak antolatuta, profesional mailako Miguel Indurain Sari Nagusia jokatuko da bihar Lizarran. Antolatzaileek, lasterketan ahalik eta Nafarroako txirrindulari profesional gehien biltzeko helburuarekin, Pablo Urtasunen taldea gonbidatu zuten, besteak beste. Baina Portugalgo taldeak Nazioarteko Txirrindulari Elkartearen (UCI) baimena behar zuen parte hartu ahal izateko eta ez du baimen hori jaso. Beraz, urdindarrak ezin izanen du Lizarrako lasterketan parte hartu.Ondorioz, Jorge Azanza eta Egoi Martinez izanen dira Sakanako ordezkari bakarrak.