Aitziber elkartearen aldeko pijama festa

Guaixe 2008ko apirilaren 14a

Ohetik jaiki berri balira bezala 150 bat pertsona bildu ziren pilotalekuan bazkaltzera eta arratsaldean haur eta helduendako jolasak izan ziren. Herrian barna ere buelta eman zuten. Altsasuko batukadaren oihartzuna Urdiainen zabaldu zen. Festa ordu txikitaraino luzatu zen, elkarteko solairu berritu batean jarritako tabernarekin. Aitziber elkarteak, dagoeneko, hurrengo jarduerak antolatuak ditu: krosa maiatzaren 25ean eta txirrindula martxa garagarrilaren baterako. Lanetan beti sortzen dira ezustekoak. Hori dela eta, elkartean sortu den ekitaldien batzordeak dirua lortzeko jarduerak antolatu ditu, esaterako: ihoteetan bazkaria, Santa Ageda egunean elkartea taberna gisa zabaltzea eta beste. Guztia elkarteko kideek diru gehiago ordaindu behar ez izateko.