Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amaiera bikaina eman zioten atzo txirrindulari sakandarrek Asturiasko Itzuliari. Lasterketa hasi eta berehala, Rodical gaina igotzen ari zirela ihes egin zuten bi sakandarrek, Pablo Urtasunek eta Gorka Verdugok, beste 4rekin batera, Branislau Samoilau, Julian Sanchez, Daniele Contrini eta Josu Mondelo.Uste baina gogorragoa izan zen 184 kilometroko etapa, etenik gabeko gora-beherekin eta bide estu askorekin. Baina horrek, mesede egin ziena urreneko 6 txirrindulariei. Vicioso liderraren taldearen baimenarekin, handitzen joan zen iheslarien aldea 7 minutura arte. Horrelako aldearekin, 80. kilometrotik aurrera etapa irabazteko elkarren arteko lehian sartu ziren iheslariak. Pablo Urtasunek egin zuen lehen saiakera, helmugatik 15 kilometrora, baina etapa amaitzeko 4 kilometroren faltan, harrapatu egin zuten ihes-lagunek. Helmugarako azken metrotan, Samoilau jarri zena urretik, baina, atzetik, indartsua tera zen Pablo Urtasun eta atzean utzi zuen BLRko txirrindularia. Euripean, pozaren pozez, Urdiandarra izan zen helmuga pasatzen lehena. Gorka Verdugo 6.a izan zen, 26 segundora. Tropel nagusia 5 minutura iritsi zen.Ihesak ez zuen aldaketarik ekarri sailkapen nagusira: LA taldeko Angel Viciosorendako izan da itzulia (4 ordu 51:18). Gorka Verdugok 70. postuan amaitu du, 30:39ra, eta Pablo Urtasunek 90.a, 40:31ra.Profesional mailan 4. garaipena du hau Urtasunek. Pozik zegoen urdiaindarra egindako lanarekin "itzuliko azken etapa zen eta ihesaldi luzea izan da, eta nekatuta geunden denak. Hala ere, bi saiakeren ondoren, arerioak atzean uzteko gai izan naiz eta azken esprintean nagusitzea lortu dut". Bere taldeak, Liverty Segurosek, egindako lanarekin ere pozik geratu da Urdiaingo txirrindularia "Nik beti aldarrikatu dut txirrindularitzan maila ona dagoela Portugalen eta, beste behin ere, argi geratu da hori".