Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdiaingo Aitziber elkartean obra inportanteak egiten ari dira. Egitasmoa aurrera ateratzeko bazkideak auzolanean dabiltza lanean, eta ohiko diru iturriak lantzeaz gain - afariak, jaialdiak...- bi kirol ekitaldi antolatu dituzte: larunbateko Aitziber Kross I. Saria eta ekainaren 1eko Aitziber Extrem I. BTT saria. Gainera, urdiaindar asko aritzen dira lasterketetan eta bizikletarekin, eta horregatik guztiagatik prestatu dituzte proba hauek.Aldapa gogorra Aitziber Cross I. Saria larunbatean jokatuko da, maiatzaren 24an. Aitziber elkartekoek Urdiain eta Iturmendi artean zirkuitu eder bat prestatu dute. Lasterketa 17:00etan abiatuko da, Aitziber elkartetik. Parkeko bidetik Iturmendirantz abiatuko dira korrikalariak, eta Urdiainera San Joanetik bueltatuko dira. Herriko aldapa igo ondoren atzera ere egindako ibilbidea egin beharko dute bigarrenez, 7,5 kilometro osatuz. Lasterketa erdi mailakoa da, baina herriko aldapa agian gogorra eginen zaie korrikalariei. Nolanahi ere, helburua korrikalariak hurbildu eta Urdiainen giro polita sortzea da; beraz, antolakuntzatik bertan parte hartzeko deia egin dute.Aitziber Cross I. Sarian izena ematea zabalik dago. Korrikalari bakoitzak 8 euro ordaindu beharko ditu. Elkarteko web orrian sartu - www.aitziber.com- eta inskripzioa egin daiteke. Ondoren Nafarroako Kutxako 2054 0097 169151682253 kontu zenbakian 8 euroak ordaindu beharko dira, kontzeptu moduan izena abizenak jarriz. Bestela, lasterketaren egunean bertan apuntatu daiteke, 15:30etik 16:30era, Urdiaingo Aitziber elkartean.Sariak Lehen gizonezkoak eta lehen emakumezkoak 200 euro eta oroigarria jasoko dute; bigarrenek 100 euro eta oroigarria; eta hirugarrenek 50 euro eta oroigarria.