Eguraldiaren ondorioz, bi aldiz "extrem"

Guaixe 2008ko ekainaren 3a

Urdiaingo Aitziber elkartearen lanak direla eta, ez da kirol ekitaldirik falta azken aste hauetan Burundako herrian. Joan zen astean korrikalarien biltoki izan bazen, aste honetan txirrindulariek hartu zuten txanda. 70 txirrindulari inguruk hartu zuten parte Aitziber Extrem proba ez lehiakorrean.Bezperako euri zaparradek ibiltezin utzi zituen Urbasa-Andian barna prestatua zuten 65 kilometroko ibilbidearen zenbait zati. Ondorioz, 60 kilometrora laburtu zuten ibilbidea. Hala ere, ez ziren nolanahiko kilometroak izan "baldintza normaletan ibilbide zoragarria izango litzateke, baina euriteak asko gogortu du proba" adierazten zuten parte hartzaileek Hala ere, "antolatzaileen lan ona" eskertu zuten.3-5 ordu bizikleta gainean egin ondoren, parte hartzaileek otamen ederrarekin berritu zituzten indarrak. Horrekin nahiko ez, eta etxera eramateko gazta eta ardo botila jaso zuten opari, baita ur-botilatxoa eta kirolerako kamiseta ere.Agian, datorren urtean zeharkaldia egiteko erabili ahal izanen dituzte bi azken opari horiek. Izan ere, heldu den urtean ere Aitziber Cross eta Extrem Sariak antolatzeko asmoa duela adierazi dute antolatzaileek.