Jasone Goikoetxea Euskal Herriko Kantu Txapelketan

Guaixe 2008ko ekainaren 19a

Bilboko Arriaga antzokian, bikoteen mailan aritu ziren kantuan. Jasonek eta Anak Mikel Errazkinen Ilargia kantua abestu zuten jendaurrean. Jasonek esan digunez, "oso ongi pasa genuen eta asko disfrutatu genuen". Bikoteak, Jasoneren anaia Iñigo (baxua), Imanol (gitarra) eta Andoni Zubillaga (teklatua) izan zuen lagun eskenatokian. Bilbon kantatzeko txartela azaroan lortu zuten Jasonek eta Anak, Nafarroako Kantu Txapelketan. Orduko hartan jendaurrean Zuberoako kanta zahar batekin parte hartu zuten, Lo hadi ilargia.