Mikel Galarza Audientzia Nazionalera deklaratzera

Guaixe 2008ko irailaren 10a

Beti ere 04/08 sumarioaren arabera, EHAK alderdian nominapean egon izanagatik eta EHAK eta Batasunaren arteko harremana egoteagatik deitu dute deklaratzea urdiaindarra. Bestalde, aipatutako sumario horren barruan, egun espetxean dagoen Juan Cruz Aldasoro etxarriarra ere aurkitzen da.IrakurketaEzker Abertzaletik salatu dute "egungo gatazka politikoari aterabide proposamenak galarazi eta ondorioz Ezker Abertzaleari jardun politikoa galarazi izana". Horren adibidetzat Batasunaren mahai nazionalaren kartzelaratzea eta ondoren eman eta emanen diren atxiloketak jarri dituzte. Ezker Abertzaleak zitazio horiek "jarduera politiko eta publikoa egin izanagatik eta Ezker Abertzalearen kriminalizazioaren jarraipenaren barruan" kokatzen ditu.