Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pablo Urtasun txirrindulari urdiaindarrak Portugalen egin du lan azken bi urtetan, Portugalgo Liberty taldean, eta nahiz eta bertan jarraitzeko aukera izan, bere nahia gauzatu da: etxera etorri eta bertako talde batean aritzea. Euskaltel Euskadi taldeak atzo azaldu zuenez, Urdiaingo txirrindularia eta Euskaltel akordio batera heldu dira eta 2009 denboraldian Urtasun talde laranjan aritzeko. Koldo Fernandez de Larrearen jaurtitzaileMiguel Madariaga eta Igor Gonzalez de Galdeanorekin adostutakoaren arabera, Pablo Urtasunek Koldo Fernandez de Larrea esprintetan laguntzea izanen du egin beharra. Ez da lan berria urdiaindarrarendako, "beste talde batzuetan ere lan hori egitea egokitu zait eta lanean hasteko gogotsu nago" adierazi du. Arabako txirrindulariak agerian utzi du gizon azkar eta indartsua dela, baina azken metroetan lekuz kanpo egoteagatik garaipen batek baino gehiagok ihes egin dio. Hori ikusita, esprinter arabarra jaurtitzeko beharra ikusi du Euskaltel Euskadik. Pablo Urtasunek betetzen zituen behar zituzten ezaugarriak. Txirrindulari biziaAbiadura puntu ona du Urdiango txirrindulariak. Azkarra da eta ongi moldatzen da lasterketen azken metroetako anabasan. Agerian uzten du hori bere palmaresak. Profesional mailara igo zenetik, 5 garaipen lortu ditu. Kaikuren maillotarekin lortu zuen horietan lehena, 2006an, Alentejoko itzulian. Livertyrekin, bi garaipen eskuetsiz ituen 2007an, Errioxako itzulian bat eta Volta al Sotavento Algarvio-n bestea. 2008an bi garaipen berrirekin bete du bere palmaresa, Asturiasko itzulian lortutakoarekin eta Ruta do Vinho Verden lortutakoarekin. Hitzarmen berria bere ibilbide profesionalean mugarriUrdiaindarra Rural Kutxan murgildu zen txirrindularitza munduan. CSC taldean probaldia egin eta gero, 2005ean egin zuen salto profesionaletara Kaiku taldean. Oscar Guerreroren desagerpenaren ondoren, Portugaleko Liverty talde kontinentalera jo zuen 2007an. Beti defendatu izan du Portugalen maila ona dagoela txirrindularitzan. Hala ere etxera begira zegoen azkenaldian. Euskaltel-Euskadi taldearekin sinatutako hitzarmena "bere ibilbide profesionalean mugarri" izanen dela adierazi du: "Jauzi garrantzitsua da; egutegi, taldearen egitura eta lortutako emaitzen oihartzunean alde handia dago".