Greziarako bidaia Urdiaingo liburutegiaren bidez

Guaixe 2008ko azaroaren 4a

Kultura eta Turismo Departamentuak dozena bat herritako liburutegi hartuko dituen ziklo bat antolatu du. Asociación Foro para la Cultura erakundearekin batera olinpiaden hastapenei buruzko jarduerak hartuko dituzte liburutegi horiek, tartean Urdiaingoak. Laura Astiz kontalariak narrazioen bidez entzuleak antzinako Greziara eta olinpiadetako probetara eramanen ditu. Bere jarduna diapositibez eta greziar musikaz lagunduta egonen da. Urdiaingo liburutegiak hilaren 27an, ostegunarekin, hartuko du saioa. Horrekin batera, "irakurketa maratoia" jokoaren bidez aurreko hilean maileguan liburu gehien hartu dituen 4 eta 7 urte arteko haurra sarituko da.