Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur Urdiaingo Udal Liburutegian Laura Astiz kontalaria izanen da. Bere narrazioen bidez entzuleak antzinako Greziara eta olinpiadetako probetara eramanen ditu. Bere kontaketa diapositibez eta greziar musikaz lagunduko du. Horrekin batera, "irakurketa maratoia" jokoaren bidez aurreko hilean maileguan liburu gehien hartu dituen 4 eta 7 urte arteko haurra sarituko da.Urdiaingo Udal Liburutegiak hartuko duen saio hori Kultura eta Turismo Departamentuak antolatu duen ziklo baten barruan kokatzen da. Asociación Foro para la Cultura erakundearekin batera olinpiaden hastapenei buruzko jarduerak hartu dituzte dozena bat liburutegik.