Oier Lakuntza Mariano Izeta sariketako txapeldunordea

Guaixe 2008ko abenduaren 10a

Azaroko azken larunbatean jokatu zen Elizondon Mariano Izeta bertsolari sariketako III. edizioko finala. Dozena erdi bertsolarik lortu zuten finalerako txartela. Haien jardunarekin gozatzera 80 bertsozale inguru bildu ziren, baita gozatu ere. Saioan Gartzaingo Jon Elizetxe bertsolari izan zen nagusi, eta berak jantzi zuen txapela. 5 puntuko aldea atera zion gartzaindarrak txapeldunorde izan zen Oier Lakuntzari. Urdiaingo bertsolariak ezin izan zion azken edizioan lortu zuen txapelari eutsi, baina maila ederra erakutsi zuen. Bertso txapelketa hori bi urtean behin antolatzen dute Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztandarren Biltzarrak, bertsolari gazteei aukerak emateko.