Lau lanetarako laguntza eskatu du udalak

Guaixe 2009ko martxoaren 5a

Urdiaingo Udalak aste honetan aurkeztu du Nafarroako Gobernuan Tokiko Inbertsioen Planaren (lau urteko plana) laguntzarekin egin nahi lituzkeen lanen memoriak. Lau lan egitea aurreikusi du udalak. Alde batetik, Bentalde eta Kaluxa inguruetako sareak eta zorua berritzea; bestetik, herriaren etxean egiteko bi lan leudeke: traba arkitektonikoak kentzeko udaletxean igogailua jarri eta, horrekin batera, udal artxiboa hartzeko gela bat egokitzea herriko etxean.