Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gauerdia pasatxo zela, Urdiaingo Bentalde kaleko 11. zenbakidun blokean, lehen solairuko pisu bateko gela batean, sutea piztu da. Altsasuko suhiltzaileek joan eta sutea itzali dute. Sutea piztu den gelan kalte handiak izan dira eta etxebizitzan keak arrastoa utzi du. Eraikinean zeuden pertsonak onik atera dira. Hala ere, hirugarren solairuko hiru bizilagun etxean gelditzeko aholkatu diete suhiltzaileek eta haiek lana despeditu ondoren atera dira kalera. Horretan ari zirela haietako bat erori eta aldakan hartutako kolpeagatik osasun etxera eraman dute. Eraikina aireztatu ondoren sutea izan den etxeko biztanleak izan ezik, gainontzeko guztiak haien etxeetara bueltatu dira. Bitartean, Foruzaingoa ezbeharra ikertzen ari da.