Benjamin Zufiaurre Goikoetxea irakaslea NUPeko katedraduna

Guaixe 2009ko apirilaren 7a

Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan Lizentziatu eta Doktore den Benjamin Zufiaurre Goikoetxeak astelehenean Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Eskola Didaktika eta Antolakuntzako Katedra hartu zuen. Benjamin 1990z geroztik ikasketa horretako irakasle titularra izan da Psikologia eta Pedagogia Departamentuan. Urdiaindarra sortzez, Benjamin Zufiaurre Goikoetxea 1988an lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean. Bi urte geroago Sheffielden, Erresuma Batua, Hezkuntza Master bat egin zuen. Bost urtez Zaragozako Unibertsitateko irakaslea izan zen eta 1990z geroztik NUPen dabil irakasle. Ikerlari gisa bera lanaren aztarna ia ehun argitalpenetan utzi du (liburuak, artikuluak, liburu kapituluak). Estatuko eta nazioarteko 70 kongresu eta simposiumetan baino gehiagotan parte hartzeaz gain, Zufiaurre Goikoetxeaikerlari bisitaria izan da Sheffielden (Erresuma Batua), Liverpoolen (Erresuma Batua), Umëan (Suedia); Toronton eta Saskatchewanen (Kanada).NUPek jakinarazi duenez, ikerketako 16 egitasmo eta 5 kontratutan parte hartu du, haietako bi Europa mailakoak. Bestalde, sei doktore tesitako zuzendari izan da eta baita ikerketako 19 egitasmorenak. Gainera, hainbat ikastaro eta seminariotan ere parte hartu du. Bestelako ardurak ere izan ditu: 10 urtez, Psikologia eta Pedagogia Departamentuko zuzendaria izan da; Unibertsitateko Gobernu Kontseiluko kide eta Irakasle eta Ikerlarien Juntako kide. Gaur egun Hezkuntza eta Psikologia Doktoretza Programako koordinatzailea da urdiaindara.