Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Informazioa zabalduz, eztabaida sustatu nahi du, "ondoren, arduraz, guztiok erabakiak hartu ahal izateko"Urdiain eta Altsasu artean egitea aurreikusia dagoen industrialdearen exekuzioa atzeratzeko eskatzeko bildu ziren hainbat urdiaindar. Hala sortu zen otsailean Makro-poligonoaren aurkako Batzarra (www.urdiain.info) . 225 urdiaindarren sinadurak bildu, herriko udalera eta Arartekora jo ondoren, industrialde egitasmoa gauzatzea atzeratzeko eskaera Sakanara zabalduko du batzarrak. Makro-poligonoaren aurkako Batzarraren izenean prentsaren aurrean agertu ziren hainbat kide (Sebastian Aldaz, Ainhoa Aristizabal, Francis Arakama, Enara Insausti, Sebas Aristizabal eta Rakel Iriarte). Esan zutenez, "sakandar guztiei jakitera eman nahi diegu zein den gure aldarrikapena eta zergatik eskatzen dugun makro-proiektua atzeratzea, eta hala baderitzote eskaera horrekin bat egin dezaten". Haien asmoa da Sakandar guztioi "informazioa zabaltzea, egitasmo honetaz eztabaidatu eta aukera guztiak aztertzeko posibilitatea izan dezagun. Ondoren, arduraz, guztiok erabakiak hartu ahal izateko".Aurreratu zutenez Sakanako eragile sozialei, sindikalei eta politikoei, baita kultura, hezkuntza eta aisialdiko taldeei informazio gutuna bidaliko diete. Gainera, eragile sozialei, sindikalei eta politikoei biltzeko eskaera eginen diete. Horrekin batera, Makro-poligonoaren aurkako Batzarra pasa den astean Sakanako Mankomunitatean eta udaletan mozio bana aurkeztu dute, "gure eskakizuna debatitu eta aintzat har dezaten". Mozioarekin batera proiektuari buruzko informazio osagarria eta dokumentazioa helarazi diete erakunde horiei.ArrazoiakEsan zutenez, egitasmoa atzeratzeko eskaera Urdiaindik Sakanara zabaltzearen arrazoia da "eskualderako poligonoa" dela, "eta ez inolaz ere Urdiain bezalako udalerri bati dagokion poligonoa". Prentsaurrekoan gaineratu zuten industrialde egitasmoa "Sakanako lurralde antolaketari dagokionez, eskualdea modu batean egituratuko du. Gure iritziz, desegituratu". Makro-poligonoaren aurkako Batzarreko kideen ustez "horrelako erabakiak hartzeko unean Sakanako herri guztiek dute zeresana" eta "beste eskala bateko poligonoen alde" daudela azaldu zuten. Industrialde egitasmoaren urgentziazko izendapena ere kritikatu zuten, "oso egoera berezietan ematen da, behar beharrezkoa denean". Eta nabarmendu zuten, "urgentzia bertan behera botako lukeen zerbait, proiektua hau 2001ean hasi zela eta oraindik 2009an egin gabe jarraitzen duela". Aldi berean, "gaur egun bizi dugun kinka larriko ekonomiaren egoera eta ondoren sozialak, orain arteko ereduak zalantza jartzen dituena eta eskuartean dugun bezalako proiektu baten premia eta urgentzia ezbaian jartzen dituena oinarri-oinarritik". Informazio guneaMakro-poligonoaren aurkako Batzarra jakinarazi zuenez, domekan, Olatzagutian ospatuko den Sakandarren Egunean informazio mahaia jarriko dute eta kamixetak ere salduko dituzte.