Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean, ekainaren 3an, Luxemburgoko Skoda Tourra hasiko da, igandean despedituko dena. Euskaltel Euskadi taldea bertan ariko da eta Pablo Urtasun urdiaindarra ariko da lanean, Amets Txurruka, Aitor Galdos, Ruben Perez, Markel Irizar, Ivan Velasco, Aitor Hernandez eta Josu Agirrerekin batera. Afizionatuen egutegiaIgandean despedituko da Nafarroako Bira. Horretaz gain, asteburuan 19 eta 20 urteko afizionatuek Lehendakari Txapelketarako baliagarriak diren bi proba jokatuko dira. Larunbatean LVIII. Loinaz lasterketa ezaguna jokatuko da Beasainen, eta igandean Pentekostes saria Bergaran. Bestalde, kadeteek igandean dute lasterketa Murietan.