II. Aitziber Kros Saria Francisco Javier Gomezendako

Guaixe 2009ko maiatzaren 31

Urdiaingo Aitziber elkarteak antolatutako II. Aitziber Kros Saria larunbat arratsaldean jokatu zen. 24 korrikalari animatu ziren larunbateko bero itogarriari aurre egitera eta probak zituen 7,5 kilometroak osatzera. Antton Zelaia urdiaindarra eta Francisco Javier Gomez altsasuarra izan ziren buruan jarri eta lasterketa tiratu zutenak. Elkarrekin egin zuten lasterketaren zati handi bat, baina azken kilometroan erritmoa bizkortu egin zuen altsasuarrak, eta bakarrik heldu zen Aitziber elkartearen parean zegoen helmugara (28:01). Antton Zelaia izan zen bigarrena (28:29). Gomez kontentu zegoen garaipenarekin. "Lasterketa gogorra izan da, bereziki igoera dexente zituelako" zioen altsasuarrak. Emakumezkoetan Araiako Yohana Corchero nagusitu zen. Irabazleek 200 euro eta trofeoa jaso zituzten, bigarrenek 150 euro eta trofeoa eta hirugarrenek 100 euro. Bukaeran merienda izan zen guztiendako. II. Aitziber Kroseko sailkapenakEmakumeak1.Joana Corchero: 31:312.Nuria Ongay: 32:533.Jone Pelaez: 40:27Gizonak1.Francisco Javier Gomez: 28:012.Antton Zelaia: 28:293.Arkaitz Ruiz de Loizada: 28:544.Esteban Berdud: 29:045.Jon Iñaki Araña: 29:216.Patxi Cano: 30:307.David Trebejo: 30:508.Aritz Pellejero: 30:599.Mikel Goikoetxea: 31:1110.Beñat Katarain: 31:1811. Igor Flores: 31:4212. Roberto Tanco: 32:3913.Jose Antonio Salgado: 32:5314.Aitor Azpiazu: 34:5615. Aingeru Azazeta: 36:1716.Borja Gonzalez: 37:5417.Iñaki Paniagua: 37:5518.Ismael Lopez de Goikoetxea: 38:3119.Iker Flores: 38:5020.Jose Maria Mercero: 40:2721.Tomas Mauleon: 40:27