Urtasun Luxemburgoko Tourrean

Guaixe 2009ko ekainaren 4a

Atzo hasi zen Luxemburgoko Tourra, 2,7 kilometroko erlojupekoa hain zuzen. Astana taldeko Gregory Rast suitzarra izan zen azkarrena (3:46), Skil taldeko Hiverti 2 segundo eta Agritubeleko Feilluri 4 segundo atereaz. Euskaltel taldeko Pablo Urtasun urdiaindarra 74.a izan zen, 22 segundora. Gaur Luxemburgo eta Mondorf arteko 147,4 kilometroko lehen etapa jokatuko da. Lasterketa igandean despedituko da.