Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo despeditu zen Luxenburgoko Tourra. Saxo Bank taldeak festa ederra ospatu zuen, azkeneko etapa Matti Breschel taldekideak irabazi baitzuen esprintean, eta sailkapen orokorrean Frank Schleck nagusitu baita. Schleckek 10 segundoko aldea atera dio Astanako Andreas Klödeni. Euskaltel-Euskadiko Pablo Urtasun urdiaindarrak lan ederra egin du, esprinterrean taldekideak ongi kokatzen lagunduz. Sailkapen orokorrean 27.a izan da, 5:42ra.