Uxue Mendez urdiaindarrak Kirol Baloreen sarietako bat jaso du

Guaixe 2009ko ekainaren 16a

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez, Kirol Baloreen Sariak 2009 kanpainaren barruan antolatutako ekitaldien sariak banatu zituen aurreko asteazkenean, Fuerte del Principe gazte egoitzan. Guztira 28 sari banatu ziren, kirolean adiskidetasuna, tolerantzia eta balore positiboak bultzatzeagatik. Tartean, "Kirola egin eta disfrutatu" lelopean ipuin eta marrazki lehiaketa antolatu zen. 7.657 ikaslek hartu zuten parte, 6.782 marrazkitan eta 875 ipuinetan, azken horietatik 764 gazteleraz eta 111 euskaraz. Bada, euskarazko ipuin lehiaketan, Urdiaingo ikastetxeko Uxue Mendez Irigoienek Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako kategoriako lehen saria lortu zuen.