Arartekoak Makropoligonoaren Kontrako Batzarraren kexa artxibatu egin du

Guaixe 2009ko ekainaren 16a

Makropoligonoaren Kontrako Batzarrak Urdiain-Altsasu industrialdea dela-eta aurkeztutako kexa artxibatu egin du Nafarroako Arartekoak. Javier Enerizek zuzentzen duen erakundeak bere ebazpenean dioenez, kexa artxibatu da "ez baitugu atzeman antolamendu juridikoak babesturiko inongo konstituzio-eskubiderik urratu denik". Martxo hasieran jo zuen Makropoligonoaren Kontrako Batzarrak Arartekoarengana eta babesa eskatu zioten Urdiain-Altsasu industrialdeko "desjabetze prozesuak aurrera egin ez dezan". Eskaera horrekin batera, Urdiainen bertan jasotako 225 sinadura eta beste hainbat agiri aurkeztu zizkioten Arartekoari.