Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko urtekoen jarraipena den aurrekontua, "murrizketekin", onartu du Urdiaingo Udalak. 740.000 euro izanen dira aurten udalak kudeatuko dituenak. Inbertsioen atalean, Bentalden eta apetxetxetik gora egin beharreko sareen eta zoladuraren berritzea daude. Horrekin batera, aurten udaletxean igogailua jartzea ere aurreikusi du udalak. Bestalde, Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsetik Urdiaingo Udalak 100.000 euro inguru jasoko ditu. Diru hori Portukokalen plaza gisako bat prestatzera eta Txorraldeko zorua berritzera bideratuko da.