Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar abiatuko da Madrilgo Itzulia, eta igandean despedituko da. Tourrean aritu izan ez den Caisse d´Epargneko Alejandro Valverde izango da faborito nagusia. Valverdek Espainiako Itzulian parte hartuko du eta aipatu itzulia irabazteko prestaketa egiten ari da. Sakandar bakarra ariko da Madrilen: Euskalteleko Pablo Urtasun urdiaindarra. Bihar, ostiralean, 8,1 kilometroko erlojupekoari egin beharko diote aurre txirrindulariek. Larunbatean Cosladan hasi eta despedituko den etapa dago jokoan, 180 kilometrokoa, eta igandekoa etapa erregina da: San Sebastian de los Reyesen hasi eta despedituko den 150 kilometrokoa, Morcuera, Canencia eta San Pedro portuekin.