Astelehenean jarri zen martxan udako ludoteka

Guaixe 2009ko uztailaren 16a

Urdiaingo Udalaren uda parteko ludoteka astelehenean jarri zen martxan. Haurrendako eskaintza Aitziberko Amaren ospakizunen bezperara arte izanen da martxan. 10:00etatik 13:00etara izaten dira saioak. Bi taldetan banatuta 35 bat haur ari dira parte hartzen udako ludotekan. Batetik, 3 eta 4 urte dituzten 17 haur daude. Horiek bi begiraleren zaintzapean goizero pilotalekuan biltzen dira. Han aurrena eskulan edo jokoren bat egiten dute, baina eguerdia hurbiltzearekin batera parkerako bidea hartzen dute. Han primeran pasatzeaz gain, gosaldu ere egiten dute. 5 eta 7 urte bitarteko haur urdiaindarrak, berriz, eskolan biltzen dira. Begirale baten laguntzaz erronka bat dute aurrean: eskoletako patioan mural bat egitea. Prestaketa lanak hasi dituzte dagoeneko.