Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Garilaren 5ean, urdiaindarrak Sanpedroak ospatzen ari zirela, Mendiko Argazki Digitalen 2. Rallya hartu zuen herriak, Urdiaingo Udalak eta Altsasuko Mendigoizaleak elkarteak antolatuta. 20 bat lagun bildu zituen hitzorduak, sakandarrak gehienak, baina baita gipuzkoar eta bizkaitar batzuk ere. Artista horien lanaz gozatzeko unea iritsi da orain. Urdiaingo Aitziber elkartean botako dute Urdiain argazkitan proiekzioa, gaur, 20:00etan. Bertan banatuko dira Mendiko Argazki Digitalen 2. Rallyko sariak.