Urdiain eta Altsasuko San Pedro Zelaiak irailaren 20an eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia hartuko du, Bat Egin Eguna. Hirugarren aldiz antolatu den ospakizun horretan"euskal herritar guztien eskubide zibil eta politikoak aldarrikatu, eta, elkartuta, indarrak biltzeko" deia egin dute antolatzaileek. Horrekin batera eguna behar bezala ospatzeko antolatzaileek prestaketa lanetan aritzeko jendearen premia dutela jakinarazi digute. Irailaren 17an, ostegun arratsaldearekin muntatze lanetan aritzeko laguntzaileak behar dira. Horretaz gain, jai-egunean bertan trafikoa zuzentzeko eta zerbitzatzen aritzeko (ogitartekoen postuan, bazkariko paella zerbitzatzen eta arratsaldez txozna batean) boluntarioak behar dira. 653 506 181Auzolanean laguntzeko prest daudenak telefono horretara hots egin behar dute.