Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdiaingo Udala hirigintza plan berria prestatzen ari da. Prestaketa lan horiei lege berri bat gehitu zaie babes ofizialeko etxebizitza (BOE) kopurua zehaztea eskatzen duena. Urdiaindarren artean BOE eskaera zein den ezagutzeko asmoz eta planean jasoa gelditzeko udalak izen emate epea zabaldu du. Azaroaren 20ra arteko epea izanen da herriaren etxean izena emateko. LanakEnplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsetik Urdiaingo Udalak 100.000 euro inguru jasoko ditu. Diru hori bi lanetarako bideratu da. Alde batetik, Portuko kalen, estankoa zegoen eraikinaren parean plazako zorua eraberritzen ari dira. Lanak despeditu eta gero Plazalde eta Iturtxulo kalearen itxura hartuko du inguru horrek. Bestalde, San Martinkalden kale baten zati bat asfaltatu da eta espaloi batzuk berritu dira.