Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kaleko hotzetik ihesi, etxeko sutondoaren inguruan biltzen ziren garai bateko haurrak, aiton-aminen kontuak entzuten. Ohitura batzuk aldatu badira ere, gaurko haurrek ere gogoko dute ipuin ederrak entzutea. Horretarako aukera izanen dute datorren asteartean, hilaren 29an, Urdiainen. Bertan izanen da kontu-kontari Ixabel Millet. Gabonetako euskal ipuinak ekarriko ditu.