Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleak taldeak iraupen luzeko Hirugarren III. Mendizerrak mendi ibilbidea antolatu du apirilaren 10erako. Altsasukoa Nafarroako Iraupen Luzeko Mendi Ibilaldien Zirkuiturako baliagarria den lehen proba izango da, eta Euskal Herriko martxa Zirkuiturako puntuagarria da baita. II. Mendizerrak probak Aralar, Altzania eta Urbasa mendizerrak batuko ditu, eta Altsasu, Urdiain, Olazti eta Ziordiko dermioetatik pasako da, atzera ere Altsasun despeditzeko. Ibilbideak 47 km-ko distantzia izanen du baina badago 26 km-ko ibilbide laburragoa egiteko aukera ere. Dagoeneko zabalik dago izena ematea, eta bertan aritu nahi dutenek izena emateko 12 euro ordaindu beharko dituzte Rural Kutxako 3008 0093 60 1761985215 kontu korrontean eta www.altsasukomendigoizaleak.com web gunera jo dezakete. Antolakuntzak gehienez ere 500 mendizale onartuko ditu. www.altsasukomendigoizaleak.comInformatzeko eta izena emateko.