Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean despeditu zen Cederna-Garalurrek antolatuta eman diren bi informatika ikastaroak. Bi taldetan banatuta, 24 urdiaindarrek informatikaren oinarrizkoena ikasi dute. Ikastaroan martxoaren 15ean hasi zen ikastaroa eta goizero, txintxo-txintxo, klasera joan dira urdiaindarrak. Guztira 25 ordu izan dira, bi ordu eta erdiko saiotan banatuta. Talde bat emakumeez osatuta zegoen eta bestea 65 urtetik gorako pertsonez. HitzarmenaGuztiak ere Urdiaingo herriko etxean bildu dira, goizetan, eta ikastaro berri batean izena emateko interesa azaldu dute. Estreinakoz egin da halako ikastaro bat Urdiainen. Cederna-Garalurrek jakinarazi duenez Urdiaingo Udalak lan handia egin du ikastaroen berri zabaltzeko. Doako ikastaro horiek Cederna-Garalurrek Nafarroako Gobernuarekin duen hitzarmenari esker egiten dira. Nafarroako mendialdean teknologia berriak lantzeko hastapen-ikastaroak eta tailer tematikoak eskaintzea da hitzarmenaren helburua. Ilbeltzean izena emateko epea zabaldu zen eta horren arabera Sakanako hainbat herritan taldeak sortu dira.