Viciosok lidergoa kendu dio Urtasuni

Guaixe 2010eko apirilaren 30a

Atzo Asturiaseko itzuliko bigarren etapa jokatu zen, Posada de Llanes eta Gijon artean, 142 km-koa. Angel Vicioso (Andalucia-Cajasur) izan zen helmugan nagusitu zena, Santi Perez eta Constantino Zaballaren aurrean, eta lidergoa kendu zion Pablo Urtasuni (Euskaltel). Jorge Azanza altsasuarra 70.a sartu zen, 2:16ra, eta Pablo Urtasun 96.a, 11:41era. Gaur goizean 88,3 km-ko etapa izanen dute Gijon eta Aviles artean, eta arratsaldean 14,2 km-ko erlojupekoa. Igandeko etapa nagusian bost mendate gainditu beharko dituzte.