Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burundako txistulariek kontzertu ederra eskaini zuten larunbatean Urdiaingo elizan. Bertan bildu zirenek melodia ezagunen moldaketak nahiz doinu berriak entzuteko aukera izan zuten. Txistulariak taldean bakarrik ez, bakarka jotzera ere animatu ziren. Entzuleek ere, giroan sartuta, txaloekin lagundu zuten. Bi urteko ibilbidea du txistulari taldeak. Burundarrak badira ere, zabalik dituzte ateak beste edozein txistularirekin batera jotzeko. Bestalde, adinak ere ez du mugarik: 12 urtetik 65era arteko 15 bat musikarik osatzen dute taldea. Altsasuko Iortia kultur gunean biltzen dira ostiralero, 19:30ean.