Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar hasiko dira Urdiaingo festak, baina gaur, ostiralean, festen aurrerapen moduan Garfe enpresak, Urdiaingo udalaren laguntzarekin pilota jaialdi berezia antolatu du. Jaialdia arratsaldeko zazpietan hasiko da Urdiaingo pilotalekuan. Lehenik eta behin ETB2-ko El Conquistador del Fin del Mundo saioan aritu ziren Koldo Pozueta urdiaindarrak eta Mikel Garridok elkarren arteko errebantxa jokatuko dute. Haien lehia jarraitzera programako kide eta parte-hartzaile guztiak zeuden gonbidatuak, eta denak etorriko dira, Qi eta Oihane salbu, lehena lanean dagoelako eta bestea oporretan. Hortaz, ikuskizuna, behintzat, ziurtatuta dago. Ondoren Garfeko pilotariak ariko dira lanean. Hasteko eta behin bi sakandar ariko dira elkarren kontra lau t´erdian, Saez Asteasu olaztiarra eta Iurgi Flores ziordiarra. Eta segidan, Oskar Lasa etxarriarrak Mikel Garridorekin osatuko du bikoa, Mikel Goñiren eta Galarza IV.aren kontra egiteko. Jaialdiak ikuskina piztu du eta ziur ikusle andana hurbiltzen direla Garfek antolatutako jaialdi bitxia jarraitzera. Garferen jaialdia (Ostiralean, 19:00etan, Urdiaingo pilotalekuan)Koldo Pozueta - Mikel Garrido (bi konkistatzaileen arteko errebantxa)Saez Asteasu (Olazti) - Iurgi Flores (Ziordia) lau t´erdianMikel Goñi-Galarza IV. - Mikel Garrido- Oskar Lasa