Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako lau t´erdiko final laurdenak jokoan bihar Urdiainen, eta ostiralean jaialdi ederra antolatu du GarfekNafarroako lau t´erdiko pilota txapelketa ofiziala jokoan da, eta hain zuzen ere final laurdenetako partidak Urdiainen erabakiko dira, bihar, larunbatean, Frontisek Urdiainen antolatutako jaialdian. Jakina denez enpresak ez dira ados jartzen eta soilik Frontiseko pilotariek jokatzen dute Nafarroako txapelketa, baina badirudi urtetik urtera egonkortzen ari dela. Jorge Nagore irurtzundarra da Sakanako ordezkari bakarra - Jon Gorriti uhartearra final zortzirenetan erori zen - eta txapela janzteko hautagai nagusia. Nagorek Bengoetxea VII.a izanen du aurkari gaur, ostiralean, arratsaldeko zazpi t´erdietatik aurrera Leitzan jokatuko den lehian.Final zortzirenak (Larunbatean, 19:00etan, Urdiaingo pilotalekuan)Mikel - MitxelenaAntxia - HuarteAlvaro Gomez - Urdaniz