Lan istripua Magotteauxen

Guaixe 2010eko uztailaren 14a

Asteartean, 21:40ak aldera, lan istripua izan zen Magotteaux Navarra SA lantegian. Makina akoplagailu baten barruan molde bat manipulatzen ari zenean harrapatuta gelditu zen. Antza, makina automatikoki jarri zen martxan eta 40 urteko M.I.A.U. etxarriarra azpian hartu zuen. Gertatutakoaz jabetu zirenean bere lankideek makina eskuz erabiltzeko moduan jarri zuten. Horrela mekanismoa geldiarazi eta emakumea makinatik ateratzea lortu zuten. Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez, emakumeak bular aldean kontusio larria izan zuen eta konortea galdu zuen.Ezbeharraren tokira osasun zerbitzuak, suhiltzaileak eta Foruzaingoa joan ziren. Zauritutako emakumea Nafarroako Ospitaleetako Larrialdien Zerbitzura eraman zuten. Lan istripuan zauritutako emakumea langile finkoa da. Gertaerak langileria jota utzi du. Oraindik operatzeko zain dago.