Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ibilbide luzea du Gozategi taldeak. 90eko hamarkadan eman zituen lehen pausoak arrakasta handiarekin. Urteen joan-etorriak aldaketak ekarri ditu taldera. Hasiera bateko hirukotea, boskote bihurtu da. Gaur egun, Asier Gozategik (trikitia eta ahotsa), Iñigo Goikoetxea (baxua eta ahotsa) eta Imanol Goikoetxea (gitarra) urdiaindarrek eta David Gorospek (bateria) osatzen dute taldea. Baina aldaketak aldaketa, musika jotzeko gogotsu jarraitzen du Gozategik. Hortik seigarren diskoari eman dioten izena: Bizi-bizirik. DiskoaOhi duenez, erritmo dantzagarriekin dator Gozategi. Baina baditu berritasun nabarmenak. Trikitixaren oinarria galdu gabe, instrumentu berrien sarrerak aire berria emanen dio taldeari. Metalezko haize instrumentuak eta biolinak sartu dituzte eta sonoritate berezia lortu dute. Ohi dutenez, taldekideek bereziki landu dute soinua. "Gero eta gehiago lantzean da teknika, baina soinua ez da behar bezala lantzen" azaldu zuten Goikoetxea anaiek Beleixe irratian. Bilboko Babel Musik diskoetxearekin argitaratu dute disko berria, David Nanclares ekoizlea eta Asier Erzilla teknikariarekin. "Lan ederra egin dute" adierazi zuen Iñigok.Uda hasieran, ekainean atera da kalera Gozategi taldearen diskoa. Urdiaindarrek plazarik plaza pasako dute uda eta "gustura", ez baitute haien burua ikusten musikarik gabe. GertutikIñigo eta Imanol Goikoetxea, Gozategiko kideakHainbeste urtetan zertan aldatu da Gozategi?Iñigo: Duela 15 urte lehen diskoa atera genuenetik gure egoera pertsonala aldatu da, baina bada aldatu ez den gauza bat: gustura elkartzen garela. Filosofia horri eutsi diogu. Diskoak sonoritate berria du.Iñ: Bai. David Nanclares eta Asier Erzillaren aholkuz haizeak sartu genituen eta indar handia eman diote. Im: Soka seikotea ere sartu dugu. Eta emaitza ona izan dela ikusita beti abestiei ere haize instrumentuak gehitu dizkiegu.Euskaraz bakarrik ez, katalanez ere abesten duzue.Iñ: Katalunian dezentetan jotzen dugu eta esker oneko keinua izan da.Nola definitzen duzue diskoa?Iñ: Gure karrera diskografikoaren 6. pausua da, bat gehiago. Ikasketa prozesuaren barruan ikusten dut. Im: Disko ongi dago, oso profesional onekin grabatu dugu. Baina nabarmenduko nuke abenduaren 7ko Gasteizko zuzenekoa. Hor ikusiko dugu taldea bizi-bizirik. Imajinatzen duzue zuen burua musikarik gabe?Iñ: Ezta pentsatu ere. Im: Hemendik urte batzuetara geure buruak ikusten ditut Gurutzekin eta Perurekin batera jotzen.Iñ: Ez litzake txarra. Musikaz aspertu ez garen seinale.