Aniztasunarekiko hezkuntza aztertu du Zufiaurrek liburu batean

Guaixe 2010eko irailaren 30a

Hilaren hasieran argitaratu zuen Nafarroako Unibertistate Publikoak (NUP) Sociedades modernas y desafíos multiculturales liburua. Alicia Peñalba Vélez, NUPeko Psikologia eta Pedagogia Saileko Didaktika eta Ikastetxearen Erakuntza arloko irakaslea, eta Benjamín Zufiaurre Goikoetxea, NUPeko Didaktika eta Ikastetxearen Erakuntza arloko katedradun urdiaindarrak dira egileak. NUPek argitaratutako liburuak aztertzen du nola planteatu behar den aniztasunarekiko hezkuntza arreta, atzerriko ikasleak dauden ikasgeletan. Lanaren oinarria izan da Iruñeko eta Iruñerriko DBHko lau ikastetxetan ikasle atzerritarrei buruz egindako azterlana. Zufiaurrek eta Peñalvak idatzitako liburuan jasotzen denez, egungo gizarte global eta anitzak modu askotan islatzen dira eskoletan. Horietako bat, ikusgarriena hain zuzen, ikasgeletan atzerriko ikasleak agertzea da. Ikasle horiek ekarri duten errealitate kulturalaren ondorioz profesionalek ikusi dute era partekatuan eztabaidatzeko beharra, eskolako edukien eremuan, hezkuntzako proiektu demokratiko zabal bati begira. Eztabaida hori kulturaniztasunaren eta kultura artekotasunaren esparruan egiten da.Liburuaren lehen zatian egileek kulturarteko curriculuma kokatzen dute egungo eskolako errealitatean, kulturaniztasunari buruz mendebaldean diren diskurtsoak eta jokabideek markatuta baitago. Ondoren, kulturaniztasunaren inplikazioak erakusten dituzte.Azken zatiak ikertzen du nola bizitzen duten atzerriko ikasleek haien integrazioa eskolan eta gizartean. Azterlaneko ondorioak jasotzen dira hor:  atzerriko ikasleen pertzepzioak, beraiek kulturan eta gizartean duten parte-hartzeari buruz.