Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urdiaingo Udalak, lastailaren 7an
egin osoko bilkuran, aho batez
onartu zuen tentsio baxuko argiindar
horniduraren udal zerbitzua
emateari uztea. Horrekin
batera, erabaki zuen udal zerbitzu
horren ondasunak saltzea.
Urdiaingo Udalak Iberdrolari
argindarra erosi izan dio eta hark
banatu du etxeetara. Gainera,
Urdiaingo Udala kontsumo neurketak
egin eta erreziboak luzatzeaz
arduratu izan da orain arte.
Sektore Elektrikoa liberalizatu
zuen legean jasotzen denez,
halako zerbitzuak ezin dute udalek
egin, enpresek baizik. Urdiaingo
Udalak enpresa bat sortzeko
aukera zuen, baina horrek teknikariak
eta beste kontratatzea ekarriko
luke, eta ez zuen egoki ikusi.
Gainera inbertsioak egin behar
dira, transformadoreak eta kableak
lurperatuz eta beste.