Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainean ikusi zuen argia Sakanako euskara.Burundako hizkera liburuak. Koldo Zuazo filologo handia Urdiainen egindako kanpo lanaren emaitza da. Ikasturte amaieran aurkeztu zuen liburua Iruñean. Kurtso berrian, berriz, liburuak hizpide duen bailarak, Sakanak hartu du txanda. Aurreko hilean Altsasun aurkeztu eta gero, gaur, Urdiainen aurkeztuko dute. Euskalkietan adituKoldo Zuazo Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea euskalkietan aditua da. 1990 ezkero, Euskal Herri osoko leku askotan ibili da, bertako euskalkien eta haien ezaugarriak eta bilakaera ikusten. Burundako hizkera aspaldi ezagutu zuen, baina 2007tik hona Sakanan eta, bereziki, Urdiainen egin dituen egonaldiek eman diote sakontasuna eta zabaltasuna haren ikerketa-lanari. "Bi egonaldi luze egin ditut Urdiainen. Eskualde honetako hizkera bertatik bertara, den bezala, ezagutzeko eta ikasteko beta hartu dut" dio filologoak. Bilketa lan horren emaitza da Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua. Horra Koldo Zuazoren desioa: "Auzolanean egin da plazara dakardan liburua eta zinez poztuko nintzateke plaza horretan dabiltzanei mesede eta onuraren bat ekarriko balie".