Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak Sakanako irristaketa eskolen topaketak antolatu ditu, Sakanako irristaketa eskoletako kideak biltzeko asmoz. Lehendabiziko topaketa larunbata arratsaldean egin zen Urdiaingo frontoian. Erantzun paregabea izan zuen ekitaldiak, 4 urtetik 16 urte bitarteko 124 neska-mutiko bildu ziren eta (Urdiaingo Aitziber klubeko 36 gaztetxo, Altsasuko klubek 44 eta Olaztiko Sutegiko 56). Neska-mutilak gustura aritu ziren. Kategoriaka lasterketak egin ziren - hastapen taldea, miniak, benjaminak, kimuak, haurrak, gazteak eta juniorrak - eta ondoren jokoak izan ziren. Bukaeran guztiendako auzate goxoa prestatu zuen Urdiaingo Aitziber irristaketa eskolak. Hurrengo topaketa abenduaren 11n izanen da, Altsasuko Burunda pilotalekuan, eta azkena ilbeltzaren 15ean, Olaztiko kiroldegian.