Gazte bat auto istripuan hil da

Guaixe 2010eko azaroaren 29a

Larunbat goizean gertatu zen ezbeharra, Sakanako Autobian (A-10), Arruazuko dermioan, Lakuntzako norabidean. 21 urteko gazteak (O.I.F.) gidatzen zuen autoa bidearen ezker aldetik atera zen eta zuhaitz baten kontra talka egin zuen.Larrialdi zerbitzuak 8:40 aldera autoa txikituta ikusi zuen gidari baten deia jaso zuen. Osasunbideko langileak iritsi zirenerako gaztea hilik zegoen. Suhiltzaileek, bestalde, gorpua autotik atera behar izan zuten. Lekukorik izan ez zenez, Foruzaingoak uste du istripua 6:00ak eta 8:30 artean izan zela.Gaztearen heriotzaren berri jaso zenean kolpe handia hartu zuten Urdiainen eta Altsasun, etorkizun handiko pilotaria baitzen.Larunbatekoa aurten trafiko ezbeharrean hiltzen den lehen sakandarra izan zen. 2007an bost sakandar hil ziren errepideetan; 2008an hiru eta iaz ez zen sakandar bat bera ere hil errepidean.