Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostegunean, omenaldia eginen zioten berriki auto istripuz zendutako Urdiaingo Odei Iturrioz pilotariari. Iruñeko Pilota Federazioak, pilota klubek eta bere lagunek eta ikaslagunek antolatu zuten ekitaldia. Omenaldia Iruñeko Labrit frontoian izango da, arratsaldeko18:30ean. Julio Sotoren bertsoak, dantzak, aizkolariak, eta nola ez, pilota partidak izanen dira Urdiaingo pilotari gaztea omentzeko. Hurrengo partidak, hain zuzen:Beloki-Mariñelarena / Esain-IturriagaArraztoa-Azanza / Garralda-MendinuetaMendinueta Iturriozen atzelaria izan zen partida askotan.