Sakanako gazteluek ikusmira piztu zuten

Guaixe 2010eko abenduaren 28a

Atzo iluntzean, Urdiainen, hitzaldia eskaini zuten Iñaki Sagredok eta Nahia Senperek. Antza, Nafarroako Erresumaren garaiko gazteluek jakin-mina sortu dute sakandarren artean, eta Urdiaingo eta inguruko herrietako lagunek leporaino bete zuten Auzoa.Iñaki Sagredok eta Nahia Senperek Nafarroako Erresumaren gazteluen ezaugarriak eta defentsarako estrategia azaldu zuten, eta Sakanako gaztelu eta hiribilduen berri eman zuten. Sarabeko Irurita gazteluan egindako indusketen fruituetan sakondu zuten bereziki. Herritarrek adi eta interes handiarekin jarraitu zuten hitzaldia eta bi adituekin luze-zabal hitz egin, zalantzak argitu eta iritziak trukatzeko aukera eduki zuten. IndusketakOrain arte indusketak egin dira Urdiaingo Irurita gazteluan eta Aralarko San Migel inguruan aurkitutako hilobietan. Ikertzaileek indusketak egiten jarraitzeko beharra adierazi zuten, informazio gehiago lortu eta historian sakontzeko. Jomugan dute Etxeberriko Aixieta gaztelua. Ikerketekin jarraitzeko administrazioaren inplikazioa ezinbestekoa zela adierazi zuten.ErakusketaNafarroako Erresumako Sakanako gazteluen erakusketan Arakilgo eta Burundako korridoreak, Sakanako hiribilduak (Ziordia...) eta Etxarri Aranazko, Aixietako eta Iruritako gaztelu edota dorreen berri dago (esku-hartzea eta material arkeologikoak).OrdutegiaErrege ostera arte Urdiaingo udaletxeko Auzoan, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.