Hirigintza plana berriro jendaurrean

Guaixe 2010eko abenduaren 23a

Urdiaingo Udalak behin behinean Hirigintza Plan berria onartu zuen. Haren dokumentazioa euskaratu ondoren, plan osoa eta bere Ingurumen Ondorioen Azterlana jendaurrean jarri da. 30 lan egunez, (ilbeltzaren erdialdera arte) hura aztertu nahi duten guztien eskura izanen da herriaren etxean, lan egunetan, 11:00etatik 14:00etara. Egokiak jotzen diren alegazioak aurkezteko aukera izanen da. Bestalde, udaletik esan digutenez, planaren inguruan Arartekoak ez du posizionamendurik hartu, erdian kokatu da.