Hirigintza planaren kontrako manifestazio jendetsua

Guaixe 2011ko urtarrilaren 25a

Maiatzean hasiera batez onartu zen udal hirigintza plana. Domekan haren kontrako manifestazioa egin zen Urdiainen. 400 pertsona inguru bildu ziren Urbanizazio plan honi ez leloa zuen pankartaren atzean. Planaren kontra herrian sortutako plataformak berriro ere errepikatu zuen "plana txarra" dela, "herriarendako, lurjabeendako eta beste herritar guztiendako. Denen artean ordaindu behar delako".Plataformaren izenean aritu zen Regina Galartzak azaldu zuenez, hirigintza plana egiterakoan "lehenik herriak dituen beharrak jakin behar dira eta gero horiei erantzun. Ez lehenik urbanizatu eta gero ikusiko da". Plataformatik ere kritiko azaldu dira, besteak beste, plana egiterakoan izan den herritarren parte hartze faltarekin, plana garatzeko jarri diren epeekin, unitateen tamainarekin eta onartu den kooperazio sistemarekin.ArartekoaGalartzak esan zuen arartekoak arrazoia eman ziela: "Borondate ona eta elkarrizketarekin posible da interes publikoa eta pribatua elkartzea". NaBairen udalak horretarako borondaterik ez duela nabarmendu zuten plataformatik. Galartzak azaldu zuenez alkateak proposatu izan die hurrengo udalari eskatzeko plana aldatzeko. "Zoritxarrez sujerentzia besterik ez da, baina argi uzten du plana astakeria hutsa besterik ez dela". Aratekoaren txostena gogorarazi zuten eta nabarmendu "gure jarrera kritikoarekin ez gaude batere gaizki. Plan hau Urdiainendako txarra da". Galartzak jakinarazi zuenez, plataforma prest dago hirigintza plana auzitegietara eramateko. Aldi berean, urdiaindarrak plataformaren bileretan parte hartzera animatu zituen.Erroldaren %77Plataformatik azaldu dutenez, planaren kontra sinatu duen kopurua da. Kanpoan bizi diren  lurjabeak ere sinatu zuten.